Eskola-taldeak

Rio Escuela Turismo activo - Formación en aguas bravas

Inicio » Eskola-taldeak

Abentura eta natura jardueren programa

Eskola taldeentzat, gazteentzat eta ikasleentzat 2022

“RíoEscuela-IbaiEskola”n irakasleak, kirol teknikariak, gidak eta naturaren maitaleak gara. Gure helburua naturaren bidez heztea da, dibertsioz, segurtasunez eta errespetuz.

Jarduerak hezkuntza-zikloetara egokitzen ditugu (Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta goi-mailakoak), eta 8 urtetik gorako gazteentzat eskaintzen ditugu jarduerak.

Nahiz eta RíoEscuela-IbaiEskola enpresak duela gutxi ireki duen bere egoitza nagusia Murillo de Gállego herrian, 30 herrialdetan baino gehiagotan izandako esperientzia bermatzen digu turismo aktiboaren gidari eta hezitzaile gisa.
Río Escuela prestakuntza eskola eta turismo aktibo enpresa da, erregistro zenbakia TA-ZA-21-006 delarik.

Rio Eskolan jarduerak eskaintzen dizkizugu. Garraioa taldeak kudeatuko du jatorrizko lekutik. Ostaturako gestioak egiten lagundu ahal dizugu: Murillo de Gállegon (aterpetxea, ostatua, hotela), Riglos herrian (aterpea) edo Jacan.

IbaiEskolako jarduerak gaztelaniaz gain gehienetan euskeraz eta ingelesez ere eskain ditzakegu.

grupos escolares
× ¡Hola!